Senzala Euskadi, Grupo de Cultura y Capoeira

Kultura eta Capoeira // Cultura y Capoeira

Helduentzako capoeira klaseak

TOKIAK ETA ORDUAK

  • AZPEITI (Iraurgi Ikastetxea)
    • ASTELEHENA 19:15 – 20:15
    • ASTEAZKENA 18:45 – 20:15
    • Informazioa 625 772 295
  • DEBA (Gaztelekua, Osio kalea 7)
    • ASTEARTE ETA OSTEGUNAK
    • 19:30 – 21:00
    • Informazioa 637 552 948
  • EIBAR (Mogel Isasi Institutua, gimnasio superior. Isasi kalea 7)
    • ASTELEHENAK
    • 19:30-21:00
    • Informazioa 637 552 948

Lehengo saioa doan.

Capoeira ikastaroen helburua dantza, musika, jolasa eta ariketa fisikoa batzen dituen borroka-artea ezagutzera da. Brasilgo erritmodun soinuez lagundutako mugimenduak erabilita, ikasleak malgutasuna, bizkortasuna, oreka, erritmoa eta koordinazioa hartuko ditu.

Kideenganako diziplina, laguntasuna eta norberekiko konfiantza dira capoeiraren bidez lortzen diren baloreetako batzuk.  Ez du adin-mugarik, pertsona guztientzako egokia da, eta ez dago forma fisiko zehatzik izan beharrik.

Capoeira ikastaroetan capoeiraren alderdi kulturala hobeto ezagutzen laguntzen duten hainbat gauza lantzen dira:

  1. Dantzak: Samba, Afro dantza, …
  2. Maculelé: makila eta danborrekin egiten den burruka dantza.
  3. Puxada de Rede: antzinako arrantzaleen laneko abesti eta dantzak.
  4. Perkusioa eta abestiak: instrumentu ezberdinak jotzen ikasi eta abestiak abestu.
  5. Eskulangintza eta koreografiak: instrumentu, jantzi eta maskaren eskulangintza. Erakustaldi eta antzerkien koreografia prestaketa.