Senzala Euskadi, Grupo de Cultura y Capoeira

Kultura eta Capoeira // Cultura y Capoeira

Senzala talde Internazionala

1963. urtean Rio de Janeiron sortu zen Senzala talde internazionala eta 40 urte baino gehiago daramatza Capoeirarekin lanean. Egun, oso talde errespetatua da bertako kideek eta irakasleek munduko 5 kontinenteetan egindako lan aparta dela eta. Senzala Euskadi taldea familia handi horretako kide da, hau da Senzala de Capoeira taldekoa.

MESTRE GATO, Senzala Euskadi taldeko Mestrea:

Mestre deritzo taldeko pertsona errespetatu eta jakintsuenari. Mestre Gato 60ko hamarkada erdialdean hasi zen Capoeira egiten Rio de Janeiron. Senzala taldea sortu zutenetako bat da, eta gaur egun Senzala Euskadi taldeko mestrea ere bada.

MESTRE PEDRO, Senzala Euskadi taldeko gainbegiralea:

Mestre Pedrok 30 urte baino gehiago daramatza Capoeiran. Eskozian eta Ingalaterran hainbat taldetako buru da, eta, gainera, Senzala Euskadi taldeak egiten duen lana zuzendu eta gainbegiratzen du.

Eskuinetik ezkerrera, Mestre Gato, Mestre Pedro, Profesor Julio eta Instructor Marcelo

PROFESOR IGOR, Senzala Euskadi taldeko irakaslea:

Senzala Euskadi taldeko egungo irakasleak, Igor Ezpeletak, Mestre Pedrorekin egin zituen Capoeirako lehen urratsak, eta, gaur egun, hark gainbegiratuta jarraitzen du lanean eta ikasten.

Ezkerretik eskubira Mestre Pedro, Profesor Igor, Profesor Julio y Mestre Pastel