Senzala Euskadi, Grupo de Cultura y Capoeira

Kultura eta Capoeira // Cultura y Capoeira

Senzala Euskadi taldea

Senzala Euskadi taldea

Posted by admin

Senzala Euskadi taldeak 2003. urtean hasi zuen bere ibilbidea Eskoriatzan. Pixkanaka-pixkanaka, taldea handitzen eta sendotzen joan da, eta, gaur egun, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Antzuola, Oñati, Azpeitia, Zarautz eta Zumaiako kideak ditu, besteak beste. Guztira 50 pertsona inguruk (umeak eta helduak) osatzen dute taldea.


Ver mapa más grande

Taldearen helburuak 3 dira nagusiki:

  • Capoeiraren bitartez Euskal Herriko biztanleentzako kirol, aisialdi eta kultura alternatiba berri bat eskaintzea.
  • Euskal Herriko eta Brasilgo kulturak gerturatzea.
  • Beste herrialde batzuetako ume, gazte eta helduen giza integrazioa bultzatzea

Helburu hori lortzeko, hainbat capoeira ikastaro eta erakustaldi, show eta festa brasildarrak antolatu ditu taldeak Euskal Herriko hainbat bazterretan. Hala, Euskal Herriko gazteek aukera dute kultura, kirol eta musika arloko aberastasunez gozatzeko Capoeirari esker.

Senzala Euskadi taldeak gogor dihardu lanean Senzala Taldearen gainbegiradapean, eta gauzak ondo badoaz magiaz eta misterioz betetako artea, Capoeira, hemen zabaltzen jarraituko du, hala, jende askok, eta beharbada zuk ere bai, gure taldean parte har dezan. Axé.