Senzala Euskadi

Senzala Euskadi

Posted by admin

Senzala Euskadi taldeak 2003. urtean hasi zuen bere ibilbidea Eskoriatzan. Pixkanaka-pixkanaka, taldea handitzen eta sendotzen joan da, eta, gaur egun, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Antzuola, Oñati, Azpeitia, Zarautz eta Zumaiako kideak ditu, besteak beste. Guztira 40 pertsona inguruk osatzen dute taldea.

Taldearen helburuak Brasilgo kultura Euskal Herrira hurbiltzea eta talde minoritarioen integrazio sozialean laguntzea dira. Helburu hori lortzeko, hainbat ikastaro eta erakustaldi antolatu ditu taldeak Euskal Herriko hainbat bazterretan. Hala, Euskal Herriko gazteek aukera dute kultura, kirol eta musika arloko aberastasunez gozatzeko Capoeirari esker.

Senzala Euskadiko partaideak 2007ko topaguneko irakasleekin

Senzala Euskadi taldeak gogor dihardu lanean, eta gauzak ondo badoaz magiaz eta misterioz betetako artea, Capoeira, hemen zabaltzen jarraituko du, hala, jende askok, eta beharbada zuk ere bai, gure taldean parte har dezan. Axé.

Senzala Euskadi SENZALA taldearen barnean:

1963. urtean Rio de Janeiron sortu zen Senzala talde internazionala eta 40 urte baino gehiago daramatza Capoeirarekin lanean. Egun, oso talde errespetatua da bertako kideek eta irakasleek munduko 5 kontinenteetan egindako lan aparta dela eta. Senzala Euskadi taldea familia handi horretako kide da, hau da Senzala de Capoeira taldekoa.

MESTRE GATO, Senzala Euskadi taldeko Mestrea:

Mestre deritzo taldeko pertsona errespetatu eta jakintsuenari. Mestre Gato 60ko hamarkada erdialdean hasi zen Capoeira egiten Rio de Janeiron. Senzala taldea sortu zutenetako bat da, eta gaur egun Senzala Euskadi taldeko mestrea ere bada.

CONTRAMESTRE PEDRO, Senzala Euskadi taldeko gainbegiralea:

ContraMestre Pedrok 25 urte baino gehiago daramatza Capoeiran. Eskozian eta Ingalaterran hainbat taldetako buru da, eta, gainera, Senzala Euskadi taldeak egiten duen lana zuzendu eta gainbegiratzen du.

Eskuinetik ezkerrera, Mestre Gato, Contra Mestre Pedro, Profesor Julio eta Instructor Marcelo

INSTRUCTOR IGOR, Senzala Euskadi taldeko irakaslea:

Senzala Euskadi taldeko egungo irakasleak, Igor Ezpeletak, ContraMestre Pedrorekin egin zituen Capoeirako lehen urratsak, eta, gaur egun, hark gainbegiratuta jarraitzen du lanean eta ikasten.

Ezkerretik eskubira Contra Mestre Pedro, Instructor Igor, Profesor Julio y Mestre Pastel