Senzala Euskadi, Grupo de Cultura y Capoeira

Kultura eta Capoeira // Cultura y Capoeira

Umeentzako Capoeira

Umeentzako Capoeira

Posted by admin

ORDUTEGIAK ETA TOKIAK

  • AZPEITIA (Iraurgi Ikastetxea). ASTELEHENA
    • 17:30 – 18:15 (2013/2014)
    • 18:15 – 19:15. (2006/2012)
    • Informazioa 625 772 295
  • 18:15 – 19:15. Adina 5 eta 12 urte bitartean. Informazioa 625 772 295
  • DEBA (Ikigai Zentroa, Zesterokua Plaza 2 esk)
    • ASTEARTEA: 18.30-19.15 hh5-lh2
    • OSTEGUNA, 18.30-19.30 lh3 dbh2
    • Informazioa 637 552 948
  • EIBAR (Mogel Institutua). ASTELEHENA: 18:30 – 19:15. Informazioa 637 552 948
  • ZUMAIA (Zumaiako herri eskola). ASTEAZKENA
    • 17.00-18.00 lh3-dbh2
    • 18.00-18.45 hh5 lh2
    • Informazioa 637 552 948
  • OIKIA (Herri eskola). OSTIRALA. 12:30 – 13:15 HH4 – LH6. Informazioa 637 552 948

Gaur egun, heziketa fisikoaren bitartez lortu nahi diren helburuetara ezin hobeto egokitzen da Capoeira. Besteak beste, Malgutasuna, koordinazioa, indarra eta erritmoa landuko ditu ikasleak.

capoeira umeak

Capoeiran gorputzeko goi eta behe atalak lantzen direnez, ikasleak bere gorputzaren ezagutza osoa landuko du.

capoeira umeakCapoeirako ariketa gehienak bikoteka lantzen direnez, ikasle bakoitzak bere bikotekidearen mugimenduak aztertu eta interpretatzen ikasiko du, baita ikasle berriekin erlazionatzen ere.

capoeira umeak niños

Capoeira roda baten barruan jokatzen da, hau da, pertsonez osatutako borobil batean, eta, gainera, abestiak eta instrumentuak ere ekintzaren barne daudenez, ikasleak taldean egoten, ikasten eta gozatzen ikasiko dute.

capoeira umeak niños

Horrez gain, esan beharra dago Capoeira ez dela oinarritzen bata besteari irabaztean edo bata bestea baino hobea dela erakustean; horrek ikasle bakoitzari aukera emango dio bere erritmoan aurreratzen joateko leihakortasunaren presioa alde batera utziz.