Archive for January, 2010

Dagoeneko konfirmatua dago urtarrilak 22/23/24 egunetan asteburuko capoeira ikastaroa izango dugu Profesora Cristinarekin, Paris-eko Senzala taldekoa.

Hemen duzue Cristinari orain denbora bat egin zioten erreportaia bera nike-woman kanpainako imagina izan baitzen. Ez da ezer ulertzen baina imaginak edarrak dira.

Ikastaroaren programa

  • Ostirala 22
    • 19:30 – 21:30 Nagusientzako ikastaroa eta Roda
    • Arazuriko igerilekuko gimnasioan
  • Larunbata 23
    • 16:00 – 19:00 Nagusientzako ikastaroa eta Roda
    • 19:00 – 20 Spa (prezioaren barne. Bainujantzia eta txapela beharrezkoak)
    • Bergarako Agorrosin Polikiroldegian
  • Igandea 24
    • 10:30-11:30 Umeentzako ikastaroa
    • 11:30-13:30 Nagusientzako ikastaroa eta Roda
    • Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko gimnasioan


Ikusi Curso Capoeira Cristina Paris mapa handiago batean

Prezioak:

  • egun bat: Ostirala 15€, Larunbata 20€, Igandea 15€
  • 2 egun: 25€
  • 3 egun: 35€

Izen ematea eta informazio gehiago kontaktu atalaren edo 625.772.295 telefonoaren bitartez